XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GIZONA

GIZONA JAINKOAK EGIÑA DA

Lur gaiñeko abere ta landare, aizetako egazti, eta itxasoetako arraien nagusi, jaun ta jabe, gizona da.

Gizonaren gaiñetik bakar-bakarrik Jainkoa.

Gizonak bi atal ditu: Soiña eta Gogoa, edo Gorputza eta Anima.

Gogoa il-eziña da, Jainkoaren antzekoa.

Soiña ilkorra da, baiñan ederra.

Gogoak iru almen ditu: Oroimena, Adimena ta Naimena.

Oroimena, gauzak gogora ekarri eta gogoan gordetzeko.

Adimena, gogora ekarritako gauzak ulertzeko.

Naimena, Jainkoa, gurasoak, lagunak eta gizon guztiak maitatzeko.